Ordezko betileakdepilazioa
dagoeneko minik ematen
ez dizuten takoiak
krema emanagatik,
zimurtu egin zaizu azala.
Aldizka permanentea
gimnasioa
eskaparate funtzioa
izan lezake espaloiak
ia erre zara, baina azkenean
geratu zaizu bikiniaren marka.
Ezpain gorriekin sartzen zara ohera
aldarrikatzeko zeure buruarentzat
apaintzen zarela.
Amaia Iturriotz (iturria: www.uberan.org)
Nork sinetsaraziko dio bere buruari halako gezurrik?
ErantzunEzabatu