1. ALBISTEAK GRAPAZ JOSTEN (Joxerra Gartzia)
- HELBURUA:
Ideiak elkarri lotzeko moduak eta teknikak irakastea; are oso desberdinak diren ideiak izanda ere.
- EDUKIAK:
Joxerra
Gartziaren Jendaurrean hizlari liburuko “Albisteak grapaz josten” ariketa
erabiliko dugu eredu.
- EGITEKOA:
Hasteko, Joxerra
Gartziaren Jendaurrean hizlari liburuko “Albisteak grapaz josi” ariketa irakurriko dute ikasleek eta eredua nolakoa den aztertuko dute; ondoren, beste albiste-sorta bat emango diegu,
haiek lotu ditzaten.
Kohesioa albisteak grapaz josten albiste berriak from euskararenerraietan
2. ERREFERENTEAK: ANAFORAK ETA KATAFORAK
2. ERREFERENTEAK: ANAFORAK ETA KATAFORAK
- HELBURUA:
Ikasleek testuetako erreferenteak egoki erabiltzeko bideak ematea.
- EDUKIAK:
Teoria-orria eta iritzi-artikulu bat ikasleek erreferenteak aurkitu ditzaten eta ongi edo gaizki erabiliak dauden balora dezaten.
- EGITEKOA:
Hasteko, teoria-orria irakurri behar dute; jarraian, iritzi-artikuluan dauden erreferenteak azpimarratu, eta haietako bakoitza ondo edo gaizki erabilia dagoen adierazi behar dute.
Erreferenteak anaforak eta kataforak from euskararenerraietan
3. AURRERABIDE TEMATIKOA: TEMA-REMA
3. AURRERABIDE TEMATIKOA: TEMA-REMA
- HELBURUA:
Ideien arteko jauzien jatorria ezagutaraztea ikasleei. Horretarako, aurrerabide tematikoaren kontzeptua azalduko diegu.
- EDUKIAK:
Itzulidatz lan-taldearen adibideak, Hormak zeharkatzen ariketa, Harkaitz Canoren Lesterren logika liburuko pasartea, Hitz multzoak ariketa, Tema-rema testuak eta Ruper Ordorikari buruzko testua.
- EGITEKOA :
Hasteko, aurrerabide tematikoa kontzeptua ulertzeko eskema irakurriko dute; jarraian, informazio zaharra eta berria egoki kudeatzeko ariketak egingo dituzte.
Tema rema from euskararenerraietan
4. AHOZKO AURKEZPENAK
4. AHOZKO AURKEZPENAK
- HELBURUA: Ahozko ekoizpenen inguruan hausnarketa egitea (bizitzan izan ditzakegun ahozko egoerez).
- EDUKIA: Ahozkotasunaz gogoeta egiteko power point bat izango dugu oinarri. Bertan, ahozkotasunaren inguruko zenbati informazio emango dugu eta, gogoeta bultzatzeko, zenbait galdera.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina