- HELBURUA:
Idatzizko ekoizpenen inguruan hausnarketa bultzatzea.
- EDUKIA:
Ikasleek idazterakoan dituzten ohiturez gogoeta egiteko galdera-sorta jarriko diegu eskura;
- EGITEKOA:
Galdera-sorta oinarri hartuta, nork bere idazteko ohituren inguruan hausnartu beharko du.
- HELBURUA:
Idatzizko testuak ekoizterakoan, testuaren egiturak duen garrantzia azpimarratzea. Horretarako, ikasleek testuen hasierako paragrafoan arreta jartzea nahi dugu.
- EDUKIA:
Sarrera moten inguruko teoria-orria, sarrera moten adibideak eta ikasleen laginak jarriko ditugu eskuragarri.
- EGITEKOA:
Hasteko, teoria-orria irakurri beharko dute ikasleek; jarraian, sarrera-moten adibide bakoitza mota bakoitzarekin lotu beharko dute; ondoren, gai baten inguruan ikasle batzuek egindako laginak irakurriko dituzte; bukatzeko, gai bat emanda, sarrera mota bat aukeratu eta sarrera egoki bat idatzi beharko dute. Gaia: etxe-trukea.
Sarrera motak_ikasleen testuak from euskararenerraietan
3. ONDORIO MOTAK:
3. ONDORIO MOTAK:
- HELBURUA:
Idatzizko testuak ekoizterakoan, testuaren egiturak duen garrantzia azpimarratzea. Horretarako, testuen bukaerako paragrafoan arreta jartzea nahi dugu.
- EDUKIA:
Ondorio moten inguruko teoria-orria, ondorio moten adibideak eta ikasleen laginak jarriko ditugu eskuragarri.
- EGITEKOA:
Hasteko,
teoria-orria irakurri beharko dute ikasleek; jarraian, sarrera-moten
adibide bakoitza mota bakoitzarekin lotu beharko dute;
bukatzeko, gai bat emanda, ondorio mota bat aukeratu eta bukaera egoki
bat idatzi beharko dute. Gaia: etxe-trukea.
Ondorio motak from euskararenerraietan
4. ILDOAK:
4. ILDOAK:
- HELBURUA:
Idatzizko testuak ekoizterakoan, testuaren egiturak duen garrantzia azpimarratu nahi dugu. Horretarako, garapen-mota desberdinak praktikan jartzea nahi dugu.
- EDUKIA:
“Kirola egitea” gaitzat hartuta, garapen-mota desberdinen eskemak osatzeko fitxak eskainiko dizkiegu ikasleei.
- EGITEKOA:
Hasteko, eskemak ideiez jantzi behar dituzte; bukatzeko, gustukoen duten ildoa aukeratu, eta testua osatu; adibide bidezko txantilloia izango dute aukeran.
Ildoak_kirola from euskararenerraietan
5. ARGUDIO-MOTAK
5. ARGUDIO-MOTAK
- HELBURUA:
Paragrafoak ideiez janzteko erabili litezkeen argudio-mota desberdinen berri ematea eta praktikan jartzea.
- EDUKIAK:
Argudio-moten inguruko teoria-orria eta argudio-motak identifikatzeko ariketa; argudio-mota desberdinak testu batean aplikatuta; argudio-motak sortzeko galderak eta adibideak
- EGITEKOA:
Hasteko,
teoria-orria irakurri beharko dute ikasleek; jarraian, argudio-mota bakoitza adibide bakoitzarekin lotu beharko dute; jarraian, Giza klonazioaren alde testuan, argudio-motak identifikatu beharko dituzte; bukatzeko, argudio-motak sortzeko galdera lagungarriak dituzte irakurtzeko.
Argudio motak_giza klonazioaren alde from euskararenerraietan
6. ARGUDIOBIDEAK: KONTRARGUDIAKETA ETA BEREIZKETA
6. ARGUDIOBIDEAK: KONTRARGUDIAKETA ETA BEREIZKETA
- HELBURUA:
Iritzi-artikuluetan baliagarri izan dakizkigukeen bi argudiobide aurkeztea: kontrargudiaketa eta bereizketa.
- EDUKIAK:
Goi-mendizaletasunaren aurka izeneko iritzi-artikulu bat hartuko dugu abiapuntu.
- EGITEKOA:
Prozedura jarraitu.
Kontrargudiaketa eta bereizketa from euskararenerraietan
7. GARAPEN MOTAK
7. GARAPEN MOTAK
- HELBURUA:
Paragrafoak osatzeko, ideia eta ideiaren arteko loturak osatzeko tresnak eskaintzea.
- EDUKIAK:
Teoria-orria eta adibideak garapen-motekin lotzeko ariketa.
- EGITEKOA:
Hasteko, teoria-orria irakurri beharko dute ikasleek; jarraian, garapen-mota bakoitza dagokion adibideari lotu beharko diote.
Garapen motak from euskararenerraietan
8. PARAGRAFO MOTAK
8. PARAGRAFO MOTAK
- HELBURUA:
Paragrafoak osatzeko garapen-mota desberdinen berri ematea.
- EDUKIAK:
Teoria-orria eta adibideak.
- EGITEKOA:
Teoria-orria irakurri.
Paragrafoa motak teoria eta adibideak from euskararenerraietan
9. AZPIIDEIEN GARRANTZIA
9. AZPIIDEIEN GARRANTZIA
- HELBURUA:
Paragrafoak ideiez osatzeko azpiideien garrantzia zein den azpimarratzea.
- EDUKIAK:
Ariketa-orri bat.
- EGITEKOA:
Prozedura jarraitu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina